XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni zuekin banoa ez dira susmo horiek sortuko.

Orduan Kokolok lehen aldiz hitz egin zuen, eta ebanjelioak gogoratuz, apaiza berriz hunkitu zuten hitzak esan zituen: - O, apaiz jauna! San Josek eta Ama Birjinak Belen-en aurkitu ez zutena lortu dugu guk Santiago-n zurekin: lagun bat.

Arratsalde hartan Kikili eta Kokolo hiriko lorategi publiko batean eserita aurkitzen ziren.

Ba zeramatzaten bi egun Petronila izeneko emakume haren etxean.

Alarguna zen hura, berrogei bat urtetakoa eta lau seme-alaba zituen.

Etxea pobrea zen baina hori ez zitzaien axola Kikili eta Kokolori.

Ez zuten urrezko kaiolan bezalako janari oparo eta gozorik sabelera eramateko, ez marka hoberenetako edaririk edateko.

Arraultze eta patata prijituak jateko eta ura edateko ziren nagusi emakume alargunaren etxean.

Baina ba zuten zerbait on, zerbait bikain, lehen ez zutena: mugitzeko libertadea.

Zerbait ikasi bazuten Chileko egonaldi hartan, askatasuna baloratzen izan zen hori.

Egia zen bi egun zeramatzatela Petronilaren etxean Euskal Herrira itzultzeko desiraz, oraindik irtetzeko modua bilatu gabe.

Baina ez ziren horretaz gehiegi kezkatzen.

Gutxien itxarongo zuten momentuan asmatuko zuten zerbait, sortuko zitzaien buruan argia.

Egoera larritan egondako gizonak ziren biak, ordu latzak bizitakoak beraien bizitze luze eta nahasietan, (...).